XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta neska bat topatuko nulakoan... - Ni nauk Monique - moztu du brauki.

Eta barre algaraz hasi gara biok.

Moniqueren nortasuna salbu, Izeba Emilik aurresanda bezala gertatu da dena.

Pasaporterik sekula ezin lortuta, egundoko poza ematen zidan txakurradari hala iruzur egin ahal izateak.

Arrastiriko argi epelean Ainhoa isila topatzean, eta euskal tankerako etxe-ilara bikoitz hura erreparatzean, pozkario harrigarria senditu dut.

Gaizki idatzirik ere, euskal izenak antzeman ditut non-nahi: Etché chouria, Soubigagnéa, Harotçarena....

Ene herria duk hau, sinetsi dut.

- Zer moduz bestaldian?- galdetu dit txoferrak.

- Han? Ahal bezala bakarrik.

- Zurrumurrurik edo? - Jeneralen baten kolpea... Francok minbizia omen duela... nik dakita zer?.

Guk han baino aixago jakin dezakezue zuek hori guztia hemen, Iparraldean.

- Hemen. Zer ba? - Etzekiat.

Hura berdin zegok: txakurrez betia, eta kitto! Ittogarri!.

Eta isilune bat gertatu zen lipar batez: - Hemen, berriz, zuek...- nik ekin.

- Hemen gu, zer? Betiko leloa... Han , hemen ... Ezta? Tira, tira! Hemen okerro, motel! - Eztuk posible!.

- Guretako erdia zegok hemen batere paperik gabe! Nik neuk ere, bi hilabetetarako récépissé alu bat besterik etzeukeat....

Eta irribarre egin zuen eztenkari: (...).